Jakingarriak

Segura (Alt 240 m, 1.469 bizt) : Herria harresiz inguratuta egon zen garai batean eta Ikusi beharreko alde zaharra dauka, Gipuzkoako multzo historiko-artistiko ederrenetako bat da.

Segurako plaza nagusitik abiatuko gara iparralderuntz. Behin herriaren irteerara iritsita. Idiazabalgo herriraino Gaztaren ibilbideko (GR-283) lerro txuri gorriak bide lagun izango ditugu. Eskunialdean kokatzen den bidegorria hartuko dugu, markak adierazten duten gisan. Behin herriko industrigune nagusia gaindituta, errepide nagusiko biurgunean eskubitara hartuko landa errepide bat jarraituz. 1.5 kilometro inguru egingo ditugu lerro txuri-gorriei jarraiki malda gutxiko bide batean.
Laster Idiazabal herrira iritsiko gara. Euskal Herriko gazte izendapen ezagunaren hiriburura. Hemen Pilarrenea dorretxea ezkerretara utzi eta herriko eliza norabide dugula herria zeharkatuko dugu. Behin elizara iritsita, bertako lorategia zeharkatu eta berriz ere mendi inguruari ekingo diogu. Dagoneko ibilbidearen laurdena egina daukagu. Baserriz baserri Oiarbide baserriraino helduko gara, bertan ibilbidearen norantza aldatu eta hegoalderuntz hartuko dugu. Arangurengo iturrian ura bete eta eguneko malda gogorrena igotzeari ekingo diogu. Bi kilometro eskas egin ondoren Andrelorriaga (725m) tontorrera helduko gara, eguneko puntu garaiena. Metro batzuk aurrera egin eta bigarren tontorra izango dugu, Urbarandiko punta (702m). Hemedik aitzina dena maldan behera izango da, hankak askatzen joateko moduan gaude dagoeneko.
Ekialdera begiratuz, Aralarren nagusitasunaz gosatzen hasteko aukera izango dugu. Aldarreta baserriraz iristean, lurrezko bidea, porlanezko errepideagaitik aldatuko dugu eta bideak eramaten gaituen gisa Ataungo erdigunera iritsiko gara, 14 kilometroko ibilialdia egin ondoren Gipuzkoako herririk luzeenaren auzune nagusian izango gara, San Martin edo Elbarren gisa ezagututako auzoan. Bertako ostatuan zerbait edan eta deskantsurako moduan gaude.

Galeria