Jakingarriak

Gure etapa Eliza plazatik hasiko dugu, Elizako bidea hartuz 150 m-tan herri barnera buruz. Gure eskuinera, Eskola Publikoaren eta Ikastolaren parera heldurik, Eskolako bidea hartuko dugu bidegurutze bateraino, eta, ondotik, parez pare den Uhaldeko bidetik aski fite Errobiko Errepidera iritsiko gara. Garai batean hau Garazi Baiona bide nagusia zen. Beraz, miretsiko ditugu loretan dauden Peloa eta Xapata gereziondoak, marmelada lehiaketako lehen saria lortzeko lehian daudenak.

Errobi ibaiaren gaineko zubia eta trenbidea zeharkatuko ditugu, eta D 918 errepidea hartu arte jarraituko dugu.

Bidegurutzea baino lehentxeago, goiti doan Domingoenbordako bidea hartuko dugu 500 metretan, eta, bi bihurguneren ondotik, Arrokagarai-ren oinean dagoen bidexka hartuko dugu ezkerretara, eta 1,1km egingo ditugu handik D932ra iritsi arte. Errepidea segurtasunez zeharkatuko dugu, aitzina segitzeko eta Piarreseneko bidea segitzeko, 200 m-tan igoz.

Ezkerretara, pista belartsu bat hartuko dugu, eta, eskuinetara, bidexka ez oso nabarmen batetik, oihan oso tinkoan sartuko gara, eskuineko hesi batera iritsi arte. Hura inguratzean, Haritzen eta lapar itsaskorren artean sartuko gara, kare-labe edo gisu-labe abandonatu bateraino, eta gainean dagoen pista batetik, pista nagusira iritsiko gara eta ezkerretik segituko dugu. Handik 100 metrora, bidegurutzean, eskuinera doan pista bat goiti hartuko dugu, eta Iparraldetik doan eta utziko ez dugun bide eta bidexka batekin bat egingo dugu, Paxtoreneko bidera iritsi arte.

Ondotik, Zenderolephoa etxaldea inguratuko dugu (Alt.305m, 6,5km), Aziotzeko bidea hartuko dugu, eta bigarren bidegurutzean, eskuinera, goiti doan Iramaldako bidea hartuko dugu 300 metroan. Beste pista bat gurutzatuko dugu eta eskuinetik jarraituko dugu Lau Bordaraino (Alt.397m, 5,5 km). Handik Ursuia tontorra eta inguruko gailur nagusiak ikusiko ditugu (Baigura-987m, lparla-1044m, Artzamendi-926m, etab.)
Laubordateko bide nagusitik jarraituko dugu 400 m-tan, eta gure eskuinetara, pentze baten hesiaren ondotik, bidexka aldapatsua hartuko dugu, tontorreraino eramango gaituzten bide batera eta ur harbide batzuetara eta bidexka ugarietara heltzeko.
Ursuia (Alt.681m, 10,2km), piamonteko mendixka gorena, inguruko herrientzat eta baita ere Baionarentzat ur-biltegi izugarria, iratzelekuz betea den mendigune bat da, ardi talde batzuek eta pottoka eta zaldi anitzek zeharkatzen dutena. Ursuia kaskoan, ze bista, eguraldiak laguntzen bagaitu bederen !!! Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre ikusten dira, bai eta Pirinioak. Paisaien edertasuna dastatu ondoren, Ipar Ekialderantz hartuko dugu, eta Harribizkarretik Gaineko Ordokia kaskora segituko dugu, ur-dorre batera doan bidexka batetik jautsieta D 152 Hazparne, Zelaia, Lekorneko (leku itzaltsua, pika nikoaren aukera) bidera heltzeko (Alt 274 m, 13,2km).

Asfaltozko bidea ekialderantz hartuko dugu, eta lehen etxeen aitzineko bidegurutzean antena bateraino doan bideari jarraituko diogu. Handik behera doan bidexka batek Aran ibairaino eramango gaitu, eta zubia zeharkatzean lehengo eihera hondatu bat ikusiko dugu. Bidexka batetik, Altxuberria etxeko bideari lotuko gatzaizkio.

Ondoren, gure bideari jarraituko diogu Aran ibaiaren paraleloan, gure ezkerretara zubi bat utziko dugu ibaia zeharkatuz Haltsua baserriaren parean, eta oihan azpiko bidexkatik segituko dugu, Intxaurmendi mendixka azpitik pasatuz, Lekuine herrira heltzeko (Alt 55m, 19,5km). Herri barnea zearkatuz Boncolac lantegia (bixkotxak) eta Antton txokolategia ezin huts eginak dituzue.
Aiherrako Apairi auzora doan D 314 errepidea hartuko dugu 3 kilometrotan. Apairi leku oso atsegina da bere frontoiarekin eta lehengo besten eta pilota partiden oroitzapenekin ( lehen, Aiherrako herriko pestak antolatuak ziren hemen, bai eta “Freedom for Aiherra” kontzertu-gaualdien lehen edizioak ere).

Kilometro baten buruan etxe argitsuak, laborari etxeak, eliza, pilota plaza, trinketea, okindegia eta ostatua ikusiko dituzuenean, deia Aiherrako herri barnean zaretela konturatuko zarete, hots MUGAK ZUBI ibilbidearen azken etaparen helmugan. 23,5 km). ONGI ETORRI !

Galeria