Jakingarriak

Amezketa (Alt. 215 m, 948 bizt.) Aralarreko mendilerrora eta natura parkera sartzeko Gipuzkako herri nagusietako bat da. XVIII. Mendean kobre ustiategiak egon ziren herrian. Euskal Herrian zehar herriaren izena hedatu izan zuena bertako herrikide zen Pernando Amezketarra izan zen, plazagizona eta bertsolaria. Herriko plaza nagusiak gaur egun haren izena darama.

Amezketatik Betelurako bidea bi GR ibilbide lotuz egingo dugu, lehen 6 kilometroak GR-121ari jarraiki egingo ditugu, eta azkeneko 6 kilometroak, Urdilliko lepotik aurrera GR-20 ari jarraika egingo ditugu.

Malda gogorrik gabeko etapa gozagarria dugu gaurkoa. Amezketako erdigunetik abiatuko gara iparralderuntz. Atariko aisialdi gunerako bidean, kilometro erdi eskas beharko ditugu bertara heltzeko, San Martingo ermita gainditu eta kilometro batean, Saletxeberri baserrira iritsi aurretik, errepidea utzi eta Larrondoko dolmenera iritsi artekoa izango dugu eguneko desnibel positiboa. Ordurako Balerdiren oinetan izango gara, ekialderako bidea jarraitu besterik ez dugu egin beharko 3 kilometroko tarte eder batez gosatuz. Urdilliko lepora iritsita, Nafarroa Garaia ta Gipzkuoaren arteko mugan aurkituko gara. Gogoz egon ezkero Urreagako haitza egiteko aukera izango dugu, edo GR20ari jarraituz Azkaratera iritsi arte kobideari ekin. Ibilbideko 7. kilometroan Azkaratera iritsiko gara, atzera begiratu eta Balerdiri adio esateko mometua izango da. Pareko Elosta(926 m.) tontorraren azpian aurkitzen den Betelu gero eta hurbilago dugu. Eskubian Aralarko Malloak ditugula Azkuegañatik zehar egingo ditugu eguneko azken kilometroak Betelura iritsi arte.

Galeria