Aiherratik Antzuolara > 2. Etapa
Itsasu-Urdazubi (18.2km)
- Distantzia: 18.2 km
- Desnibel positiboa: 1060 m
- Desnibel negatiboa: 1020 m
- Gehieneko garaiera: 926 m
- Gutxieneko garaiera: 40 m
- Zailtasun maila: Zaila
- Denbora: 06:30
Jakingarriak
ITSASU (Alt 89m, 2.163 bizt) : Ikusi beharreko Lapurdiko herria, Artzamendi (926m) eta Mondarrain (749m) mendien azpian kokatua.
Ezpeletatik eta Kanbotik hurbil kokatua, eta Errobi ibaiaren ur zalapartatsuek zeharkatua, herri honek zelai eta haran berdeetako eta mendi harritsuetako paisaiak, eskaintzen ditu, izaera berezi eta bakarra emanez herriari. Itsasu herri baketsua famatua bilakatu da gerezi beltzagatik.
Itsasuko eliza ondotik abiatzen gara, hau Euskal Herriko ederrenetarik da, bere zureria eta bere korua edo aldarea inguratzen duten koadro nabarmenekin. Hegoalderantz bagoaz, Errobi ibaiaren bazterreko bide zaharretik (bide asfaltatua) eta hau jarraitzen dugu Laxiako Errotaraino. (Bide zaharrak ibaiari begira dagoen barra arrokatsua zeharkatzen zuen, Atekagaitz gune ezaguneko zulotik).
Errobi eta Laxia errekek bat egiten duten tokian, hegoalderantz joko dugu Laxiako iturrien ondoko bidetik, 600m egingo ditugu, eta Olha baserria eta bere errota zuhurra atzean utzita, bide bat hartuko dugu ezkerrera, zubia zeharkatuz.
Xaroitoako bidea gora doa! Hau hasiera baizik ez da! 200m Xaroitea etxearen ondotik, bidezidor edo bidexka diskretu bat sartzen da oihan azpian, (PR baliza), 900metrotan den izenik gabeko lepo bateraino segituko dugu eta puntu horretatik hego ekialdera buruz bidexka bat hartuko dugu beti igoz Harriburuko lepoa arte (Alt 510 m- 4,2km). ARTZAMENDI bistan da!!!! Kanboxokoko bordatik, hegoaldeko bidezidorra hartuz, laster iritsiko gara haren kaskora (Alt 926m, 6,2km). 360º-ko panorama zabala!!!
Menditipiko Bizkarra gailurretik jautsiko gara Mehatse lepora (Alt 716m) eta hor dauden harrespiletara. Beherantz goazela, GR 10aren balizatzeari jarraituko diogu, «Col des veaux» lepotik (Alt 548m, 9,5km) eta mugarri bereizgarrietatik pasatuz. GR10 gure eskuinean utziko dugu eta Nafarroako Erresuman sartuko gara Gorospil leporaino igotzen den pista zementatutik (Alt 622m, 11,4km). Handik, hegoaldetik mendebaldera doan pista nagusi bat hartuko dugu Olar auzora, eta handik kilometro batera, ezkerrean den Lizartzu tontorraren parean, eskuinetara, pista belartsu bat hartuko dugu, beherantz, eta, gero, bidexka bat, Erreka malda gaineko gailur garbi batetik. Bidexka hau Teilleria auzora eramango gaituen bide batera doa. Ondoren, N-121-B Dantxarinea Elizondo zeharkatuko dugu, eta asfaltozko bidea hartuko dugu, URDAZUBI herriraino (17,6km).