Jakingarriak

ETXALAR herria (Alt 92m, 830 bizt) Nafarroako Foru Komunitatearen parte da.
Bortzirietako ibarrean kokaturik dagoen eta, Tximista ibaiak eta honen ur zalapartatsuek zeharkatzen duten herri honek, ondare arkitektoniko nabarmena gorde du. Erdi Aroan eraikitako Gaztelu dorretxearen arkitektura ere halakoxea da, Nafarroako Erresumaren armarri gisa funtzionatzen zuena.
Aspaldiko aktibitate bat: uso ehiza Lizarrietako lepoan.
Abiatzerako, okindegitik pasatzea beharrezkoa da kafesne bat eta opilak hartzeko, okin goxoak zerbitzatuak. Gero, herriaren irteeran, Lesakarako norabidean, eskuinetik, “Ezkirinzelaiko bidea” pista zementatu eta aldapa zutekoa hartuko dugu, Monoko bordara (Alt 455m) eramango gaituena, gure etapako punturik gorenera, eta handik erraz ikusiko ditugu Aizkolegi eta Mendaur tontorrak eta Arantzako mendi urrunak. Zuen argazki tresnetara orain !!!!!!
Apati izeneko lekuko pista erraz eta pausagarrian behera goazela, laster Ozkariz auzora helduko gara. « Burni Ola Auzoa » deitu tokian, kontuz zeharkatuko dugu N-121-a (IRUN IRUÑA, Lesakarako norabidean) eta geldialdi bat egingo dugu (7,8 km) berriki egin den bide berdea ezkerretik hartu aurretik.
San Salbador ermitan, ezkerretara bide paralelo bat hartuko dugu, askoz ere lasaiagoa, LESAKA plazara heltzeko. LESAKAk 2.752 biztanle ditu (2022), eta merezi du bertan gelditzea, bere hirigune historikoa zaintzen jakin baitu, egiazko euskal etxe tipikoekin. Lehengo bizilekuak, kalezuloak eta mendien gaineko ikuspegiak eskaintzen ditu. San Martin de Tours eliza, gotiko eta barrokoaren nahasketarekin, inguruko garrantzitsuenetako bat da katedral kutsuarekin.
Pixka bat freskatu ondoren, Pikuko bordarako bidea hartuko dugu, eta gero bidexka Frain inguru alde. Eta Aierdi ingurura iritsiko gara (Alt 360m, irteeratik 12,5km-ra), eta pista batetik eta beheranzko bide batetik (Latsaga Karrika), bailara berde baten erdian dagoen Igantzi herri politera iritsiko gara.
Herriko etxearen aitzinean, Karrika nagusia hartuko dugu 100 m-tan, eta gero, hegoaldera, Elutseta Auzorantz, eta gero bidexka bat oihanaren mugan, Arantzako bidearen paraleloan, behealdean. Bidexka landare-tunel bihurtuz, San Juan Xar Santutegira iritsiko gara. Urteko prozesioan, ekainaren 24tik eguerdi arte, meza bat egiten da leizean, eta jende anitzek oinak bustitzen dituzte eta hiru iturrietarik edaten dute, tradizioaren arabera.
16 km-ko ibilaldiaren buruan, gauza bera egitea proposatzen dizuegu gure oinekin adiskidetzeko. Horrela, errazago zeharkatu beharko genuke eguneko azken igoera gogorra eta azkenik ARANTZA (Alt 140m) herrira heldu, abiapuntutik 19km-ra.

Galeria