Jakingarriak

Ataun (Alt 240 m, 1.469 bizt) Gipuzkaoko herri luzeena da, 14 kilometro luze ditu,Ataun, Gipuzkoaren hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Usategieta inguruan aurkitu dira aldieretako gisa aztarna zaharrenak, 40.000 urte ingurukoak.

San Martin edo Elbarren gisa ezagututako auzo nagusitik abiatuko gara, Aguantza ibaia gurutzatu eta baserri bide batean gora egingo dugu, eguneko 2,5 kilometroak errepidez egin beharko ditugu, Aldarreta baserrira iritsi arte. Bertan eskubitara biratu eta zigi-zaga lurrezko pista zabal batean zehar Urbarandiko punta (702m) ko gainera iritsiko gara,Metro batzuk aurrera egin eta bigarren tontorra izango dugu Andrelorriaga (725m), dagoeneko eguneko punturik garaienean izango gara, ibilbidearen eren bat egina izango dugularik. Eskubitara dagoen Aralar basoak estaliko digun arren, bertatik Aizkorriko mendilerroa, Otaño, Irimo, Izazpi edo Erloko tontorrak ikusteko aukera izango dugu.

Hemendik iparraldera doan xenda jarraituko dugu, Koskaisti izeneko ingurura heltzean, borda batekin egingo dugu topo eta hemen bidezidorra, baserri bide bilakatuko da. Hemendik 1,5 kilometrora Arangurengo iturrira iritsiko gara. Metro gutxi batzuk aurrera egin eta Oiarbide baserrian GR-283 ko marka txuri gorriak aurkituko ditugu, gaztaren ibilbidearekin bat egin dugun seinale. Hemendik eta Segurara iritsi arte, marka hauek bidelagun eta gidari izango ditugu. 2 kilometroan, landa errepidez, Idiazabalgo herrigunera iritsiko gara. Euskal Herriko gazte izendapen ezagunaren hiriburua.

Idizabalgo herria gurutzatu eta Gaztaren Museoan eskubitara biratuta, N-1 errepidea azpitik zeharkatuko dugu. 1,5 kilometro inguru egingo ditugu landa auzo lasai batean zehar. Errepide nagusira heltzeaz bat, ezkerretara, Seguratik datorren bidegorria ikusiko dugu, bertako bidea hartu eta beste 1,5 kilometro egin ondoren, Segurako plazan izango gara, Euskal Herria biltzen duen, Iparra hegoa jaialdiaren erdigune izan ohi den plazan.

Galeria