Jakingarriak

Amezketa (Alt.215 m, 948 bizt.) Aralarreko mendilerrora eta natura parkera sartzeko Gipuzkako herri nagusietako bat da. XVIII. Mendean kobre ustiategiak egon ziren herrian. Euskal Herrian zehar herriaren izena hedatu izan zuena bertako herrikide zen Pernando Amezketarra izan zen, plazagizona eta bertsolaria. Herriko plaza nagusiak gaur egun haren izena darama.

Amezketatik Ataunerako luzatuko den 19 km-ko txango ia osoa Aralarko parke naturtalean zehar egingo dugu. Aralarko mendilerroa Euskal Herriaren bihotzean kokatzen da eta betidanik euskal mitologiaren kokaleku garrantzitsua izan da: horren ondorioz, bertan gertatutako kondaira eta kontakizun multzo ugaria dago. Ibildidean ikusiko ditugun inguruneek argi utziko digute baso eta zelai hauek izan badutela zerbait berezia.

Amezketatik irten aurretik, Larrunarriren ikuspegi ederra izango dugu abiapuntu gisa. Larraitz bidea izenez ezagutzen den xenda hartuko dugu, Lerabizkar bekoa errotatik gora. 2 kilometroren buruan Larraitzera iritsiko gara. Larraitz, Txindoki igo nahi dutenen abiabuntu klasikoa da, eta ondorioz bueltan deskantsu eta atsedenerako gune egokia ere izan ohi da.

Behin Larraitzen egonda, Txindokiko bide klasikoa hartuko dugu, Pr Gi-2004 ibilbidearen marka txuri-horiak bidelagun hartuta, Arkakara eramango gaituzte. Hesia igaro eta 900 metrora, Larrunarriko bidea ezkerretara utzi eta guk Ausa Gazteluko bideari helduko diogu. 3 kilometro eta 500 metroko desnibel positiboa beharko ditugu Errekontako lepora iristeko (738m) eguneko punturik garaiena. Bertatik, gogotsu eta indarrez sano bagabiltza, Ausa Gazteluko tontorra egiteko moduan egongo giñateke. Bidea lasai hartu eta gosatzeko modukoa da.

Markak jarraituz Enirioko galtzara eta Arkaka txikira iritsiko gara. Enirioko galtzadaren maieratik kilonmetro bat eskas beharko dugu Olakosaoiko aisigunera iristeko. Hemendik zigi-zaga, 4 kilometroren buruan, oinetakoak askatu, arropez libratu eta Arakakako aisialdi gunean bainu eder bat hartzeko moduan izango gara.

Arkakan GR-20a hartuko dugu eta Ataungo domoa ezkerretan dugula, markak bidelagun izango ditugu Ataunera iritsi arte., Amundarain baserriko gainerako bideari ekingo diogu. 3,5 kilometroren buruan, bertan izango gara eta hemendik Ataunera iritsi artekoak galbide gabe egingo ditugu maldan behera. Herriko auzune nagusira iritsiko gara, San Martin auzora.

Galeria