
IMG-20220327-WA0001 Zubi zaharra
Mugak Zubi, nazio ibilbidea
ZER DA HAU?
Nafarroa Behereko Aiherra udalerriaren eta Gipuzkoako Antzuola udalerriaren arteko senidetzea 1980ko hamarkadatik dator. Elkarrekin hainbat ekintza egin ondoren, zubi-lanerako tresna berria da Mugak Zubi egitasmoa. Iparraldearen eta Hegoaldearen artean auzolanean garatutako ibilbidea, euskararen ibilbidea, nazio izaeraren seinale, bideak zeharkatzen duen udalerri bakoitza ezagutzeko agertoki berria.
IBILBIDEA
Aiherra eta Antzuola eta Antzuola eta Aiherra oinez lotzen dituen ibilbidea, 3-6 orduko 12 etapatan banatua 204 kilometro osatu arte.
LABURBILDUZ
Zaindu ezazu ibilbideak zeharkatzen duen txoko bakoitza, Aiherrak eta Antzuolak geure artekoa maite eta zaintzen dugun bezainbeste.
Istoriorik handienak kasualitate txikienetatik sor daitezkeela erakusten digu Antzuola eta Aiherra herrien harremanak.
Etapa bakoitza, norabide bakoitzean, track edo fitxategi zehatzekin hornitu dugu, mapa zehatzetan ikusgai.
Ibilbideak zeharkatzen dituen udalerri eta parajeak zaintzeko hainbat aholku eskaintzen dizkizugu.